Opariak Iurretan Ere!

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin, herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako Gabonetako kanpaina berri bat jarri du martxan “OPARIAK IURRETAN ERE!” lelopean.
Kanpaina honetan 2022ko abenduaren 12tik 2023ko urtarrilaren 15era bitartean egindako erosketak balioko dira. Izakinak amaitu arte termo botilak oparituko dira eta bizikleta elektriko bat zozketatuko da epe horretako erosketa guztien artean.
Iurretako merkataritzan eta ostalaritzan egindako 50 euroko gutxieneko gastua egiteagatik, botila termoa lortu ahal izango da HAZen bulegoan (Bidebarrieta, 5) erosketaren tiketa edo tiketak aurkeztuz, eta “Crussis Ebike E Atland 5.7” bizikleta elektriko baten zozketan parte hartzeko txartelak ere emango dira.

Kanpainaren oinarriak hauek dira:

– 2022ko abenduaren 12tik 2023ko urtarrilaren 15era bitartean egindako erosketak balio dute.
– 50€-ko gutxieneko gastuarekin Iurretako establezimenduetan:
      o Botila termo bat lor daiteke izakinak amaitu arte.
      o Edo/eta bizikleta elektriko baten zozketan parte hartu.
– Ez da beharrezkoa gastua erosketa berean edo establezimendu berean egitea.

– Erosketa tiketak eta NANa aurkeztu behar dira Iurretako HAZn (Bidebarrieta, 5).

– Onuradunak 18 urtetik gorakoak izan daitezke.

– Botila bakarra oparitzen da pertsona bakoitzeko.

– Beste pertsona baten oparia jaso nahi izanez gero, NANaren kopia bat aurkeztu behar da (bertaratu ezin den pertsonarena).

– Botilaren bila doan pertsona bakoitzak bi bakarrik har ditzake, berea eta beste pertsona batena.

– Bizikleta elektrikoaren zozketan parte hartzeko, HAZak emandako txartela sartu behar da postontzian.

– Zozketa 2023ko urtarrilaren 16an egingo da.