Iurretako Merkataritza eta Ostalaritza Bonoa

Iurretako Udalak Dendak Bai elkartearen lankidetzarekin bono kanpaina bat jarriko du martxan herriko negozioetan covid-19 krisiak eragiten ari den kalteei aurre egiteko asmoz.

Bonoak bono-sortetan salduko dira: merkataritza eta ostalaritza. Erosleak 10€ ordainduko ditu sorta bakoitzeko eta 20€ izango ditu balio bereko edo hortik gorako erosketetan trukatzeko. Mota bietako sortak euro bateko 5 bonok, 2€-ko beste 5 eta 5€-ko beste 1-ek osatuko dituzte, guztira 20€. Guztira, 2.000 bono-sorta egongo dira salgai.

Bonoak Iurretako HAZ bulegoan erosiko dira ohiko ordutegian eta pertsona berak guztira lau bono-sorta erosteko aukera izango du.

 

Bonoak 2020ko irailaren 7tik azaroaren 30era hurrengo establezimenduetan trukatu ahalko dira:

Udalak urtero herriko merkataritza eta ostalaritzaren aldeko kanpainak martxan jarri arren, lehenengo aldiz animatzen da bono kanpaina bat bultzatzera. Eta bizitzen ari garen egoera dela eta, helburua bikoitza da: Iurretako txikizkako komertzioetan egiten diren erosketak bultzatzen jarraitzea eta bestetik, covid-19 krisiak eragiten ari den kalteei aurre egitea.

 

Kanpainaren oinarriak:

– Bonoak 10€-gatik erosiko dira eta 20€-ko balioa izango dute.

– Bi sorta mota egongo dira: merkataritza eta ostalaritza.

– Sorta bakoitza euro bateko 5 bono, 2€-ko 5 eta 5€-ko batek osatuko dute.

– Iurretako HAZ bulegoan erosiko dira ohiko ordutegian.

– Pertsona bakoitzeko gehienez lau sorta erosi ahal izango dira: bi merkataritzarako eta beste bi ostalaritzarako.

– Ez da derrigorrezkoa izango lau sorta erostea.

– 18 urtetik gorako pertsonek baino ezin izango dituzte bonoak erosi.

– Erosketa NAN dokumentua erakutsita egingo da eta ezingo dira bonoak beste NAN batekin erosi.

– Bono bat baino gehiago erabili ahal izango da erosketa berean, baldin eta trukatu beharreko bonoen zenbatekoa berdina edo hortik gorakoa bada.

– Bonoak trukatzerakoan, aldea ez da inoiz ere ez dirutan itzuliko.

– Kanpainaren amaiera data igarota, eta trukatu gabeko bonoen kasuan, ez da dirua itzuliko.