Erosi Iurretan eta zaindu herriko altxorra!

Iurretako Udalak, Dendak Bai, Durangaldeko Merktaritza eta Ostalaritza Elkartearen lankidetzarekin, herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreei zuzendutako kanpaina berri bat du martxan “EROSI IURRETAN ETA ZAINDU HERRIKO ALTXORRA!” lelopean. Kanpaina hau urrian zehar iraungo du, 1etik 31ra.

Kanpainara apuntatutako Iurretako merkataritza eta ostalaritzan egiten den erosketa bakoitzeko, zigiluak lortuko dira eta 1.500 euroko balioa duten deskontu baleen zozketan parte hartu ahal izango da, 100 euroko hamabost bale.

Horretarako, 3.000 txartel egongo dira eskuragarri HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5), bi atal izango dituztenak: merkataritza eta ostalaritza. Atal bakoitzeko bi zigilu desberdin lortu beharko dira Iurretako merkataritzan eta ostalaritzan egindako erosketa bakoitzarekin. Zigiluak desberdinak izango dira, irudia sektorearen araberakoa eta kolore desberdinetakoak.

Behin txartela beteta eta zozketan parte hartzeko, txartela HAZ-ean egongo den postontzian sartu beharko da urrian zehar. Zozketa 2021eko azaroaren 4an egingo da.

 

Hauek dira kanpainara apuntatutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak:

Kanpainaren oinarriak:

 – 3.000 txartel egongo dira eskuragarri HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5).

 – Txartelak bi atal izango ditu: merkataritza eta ostalaritza.

 – Atal bakoitzeko bi zigilu lortu beharko dira eta hauek Iurretako merkataritzan eta ostalaritzan egindako erosketa bakoitzarekin lortuko dira.

 – Zigilu bakoitza establezimendu desberdinetakoa izan beharko da. Sektorearen eta kolorearen arabera bereziko dira.

 – 100€-ko 15 deskontu bale zozketatuko dira.

 – Zozketan parte hartzeko, txartela zigiluekin HAZ-ean egongo den postontzian sartu beharko da urrian zehar.

 – Zozketa 2021eko azaroaren 4an egingo da.