Iurretako 30. urteurrena

Iurretako Udalak, Dendak Bai, Durangaldeko Merkatari Elkartearekin batera, herriko komertzioetan erosten duten bezeroak saritzeko eta Iurretako 30. urteurrena ospatzeko asmoz, kanpaina berri bat jarri du martxan. 

 

Kanpainaren oinarriak:

– Pack-aren banaketa Iurretako HAZ bulegoan egingo da.
– Behin Iurretako establezimenduetan 50€-ko gastua burututa, pack bat jasoko da.
– Gastuak ez du zertan erosketa eta establezimendu berean izan behar.
– Kanpaina honetan abenduaren 21etik aurrera egindako erosketak onartuko dira eta izakinak amaitu arte.
– Erosketa ticketak eta NAN dokumentua aurkeztu beharko dira.
– Pertsona bakoitzeko pack bakarra oparituko da.
– Onuradunak 18 urtetik gorako pertsonak izan daitezke.
– Beste pertsona baten oparia jaso nahi baldin bada, NAN-aren kopia bat aurkeztu beharko da (bertara gerturatu ezin den pertsonarena).
– Pack-aren bila doan pertsona bakoitzak gehienez bi batu ahalko ditu, berea eta beste pertsona batena.