Eramateko edalontzi berrerabilgarrien zerbitzua

Dendak Bai merkataritza eta ostalaritza elkarteak “guk, Durango” sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan ekainaren 1etik abenduaren 31ra. Eramateko edalontzi berrerabilgarrien zerbitzu bat ezarriko da eta horrela, Irri Sarriren ekimenera batzen da, edalontzi berrerabilgarrien depositu zerbitzu hau Euskal Herriko hainbat herritatik zabaldu duen enpresa dena. Durangoko Udalaren babesa ere badu.

Kanpaina honetan Durangoko ostalaritza izango da protagonista eta jasangarritasuna oinarritzat hartuta, helburua erabilera bakarreko kafe edalontzien erabilera murrizteari buruz sentsibilizatzea izango da, azken hileetan gure kaleetatik hainbeste ikusi ditugun erabili eta bota egiten direnak.

Prozesua oso erraza da eramateko kafe bat eskatu eta alternatiba berrerabilgarri eta ingurumenarekiko jasangarria den aukera honen onuradun izan nahi dutenentzat:

– Bi euroko depositua ordainduko da edalontzi berrerabilgarria lehen aldiz erabiltzeko.

– Depositu hau berreskuratu ahalko da, edalontzia Durangoko Irri Sarri sarean parte hartzen duten edozein lokaletan itzultzen denean.

Gainera, txartel bat oparituko da edalontziarekin batera. Txartel hau, edalontzian kontsumitzen den kafe bakoitzarekin zigilatuko da eta bost zigiluak lortutakoan, seigarren kafea doan izango da.

Hemen Durangoko tabernen Irri Sarri sarea:

Beraz, Durango erabili eta botatzeko edalontzien alternatiba baten aldeko apustua egiten duen Euskadiko lehen herria da, Irri Sarri ekimenari atxikitako sarerik handiena sortuz.

Haiek erabiltzearen abantailei dagokienez, ekimenari batutako 19 negozio durangarrek hondakin gutxiago sortuko dituzte, ingurumen-aztarna eta gastuak murriztuz. Modu honetan, edalontzi berrerabilgarri bakoitzeko 400 erabilera bakarreko edalontzi aurreztu daitezke. Gainera, alternatiba jasangarriak bilatzen dituzten pertsonak fidelizatzen dira. Bestalde, establezimendu hauek erabilera bakarreko ontziei buruzko Europako legeari aurreratzen dira, hau da, erabili eta botatzeko artikuluen debekuari.