Gabonak 2022

Dendak Baitik Gabonetako programa berezi bat sortu dugu hainbat ekintza eta kanpainarekin.

Durango Oparitu opari-txartelak salgai daude www.durangooparitu.eus webgunean. Hiru zenbateko desberdineko txartelak daude, 20€, 50€ eta 100€-koak, eta Dendak Baiko 190 establezimendu baino gehiagotan trukatu ahal dira. Opari txartel hauek digitalak dira eta mugikorraren wallet-ean eramaten dira zure erosketak ordaintzeko.

2022erako Dendak Baik antolatutako Gabonetako egitarauari dagokionez, honako hauek izango dira ekintzak:

Gainera, Luis Ibañezekin elkarlanean aritu gara aurten ere urtero antolatzen duen Jaiotzen Ibilbidearen berri emateko.  Aurten ibilbide gidatua antolatu du abenduaren 22an 17:00etan. Parte hartu nahi dutenek 639 779 505 telefonoan izena eman beharko dute.

10 jaiotza ditu Durangoko denda eta kokapen ezberdinetan: