Etxez etxeko banaketa zerbitzurako bizikleta berria

Dendak Baik, bizikleta berri bat eskuratu du 2013tik eskaintzen duen etxez etxeko banaketa zerbitzua hobetzeko asmoz. Horretarako, elkarteak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eta Durangoko Udalaren laguntza ere badu. 

Bizikleta elektriko honek aurrekoak baino ezaugarri hobeak eta edukiera handiagoa du egunero egiten diren banaketa kopuru altuari aurre egiteko. 

Aldaketa honen arrazoi nagusia, 2019an zerbitzua profesionalizatzeko lehen pausua eman zenetik, banaketa kopurua 2019ko 1.663tik 2020ko 3.835ra igo dela da, bikoitza baino igoera handiagoa urte bakar batean. Covid-19 pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamendu garaiarekin batera izandako igoera oso esanguratsuaz gain, gaur egun hileroko zenbatekoak egonkor mantentzen dira maila berean. 

Gaur egun 20 establezimendu inguruk erabiltzen dute zerbitzua haien bezeroei erosketak errazteko. Kargarako erabiltzen den kajoi berriaren tamaina handitzearekin, bidai bakar batean banaketa gehiago egitea eta bere produktuen tamainagatik zerbitzua erabili ezin zuten establezimenduei iristea lortu nahi da.

Zerbitzu honek onura asko ditu durangarrentzako, eta ahalik eta komertzio gehien atxikitzea gustatuko litzaiguke. Gure herriko komertzioen eskaintza gure herriko etxeetara hedatzea nahiko genuke, eta zerbitzu hau oso aproposa da helburu horretarako”, adierazi dute Udaleko eta Dendak Bai-ko arduradunek. 

Elkarteak azken urteetan arreta jarrita duen esparruak lantzen jarraitzen du: jasangarritasuna eta Durangoko merkataritzaren sendotzea. 

Ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14: 00etara eta bi arratsaldetan, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara da.