Eskerrik asko, Durango!

ESKERRAK EMATEKO ORDUA HELDU DA… 5.000€ SARITAN!

Kanpaina berria dugu martxan “Eskerrik asko, Durango!” lelopean, azaroaren 26tik abenduaren 14ra.

Oraingo honetan, herritarrei bertako komertzioetan erosteagatik eta zaintzeagatik eskerrak ematea da helburua.

«Mezua botila batean» filmaren itxura eginez, atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketa guztiekin, pote baten barrutik papertxo bat hartzeko aukera egongo da, komertzioarekin erlazionatutako mezu positiboak edo sariren bat izango dutenak.

Elkarteak 5.000€ emango ditu SARITAN, Dendak Baiko establezimenduetan trukatzeko baleak izango direnak:

  • 1.000€-ko sari 1.
  • 500€-ko 2 sari.
  • 100€-ko 10 sari.
  • 20€-ko 100 sari.

Horrez gain, dendek emango dituzten beste hainbat sari ere egongo dira.

Sariak Dendak Bai elkartearen bulegoan (Askatasun Etorbidea, 2) jasoko dira, erosketa ticketa eta papertxoa erakutsita.

Saririk gabeko papertxoen kasuan, eskerrak emateko mezuaz gain, hazidun paperak izango direnez, jasotzen dituzten pertsonek horiek landatzeko aukera izango dute. Horrela, bertako merkataritza eta landare bat zaintzearen garrantzia erlazionatu nahi da, biak egunero ureztatu behar baitira.

Ekimen honek Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa ere badu.