Erosi Iurretan eta osatu herria!

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin, herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako kanpaina berri bat jarri du martxan IURRETAN EROSI ETA HERRIA OSATU! lelopean.

Oraingoan, lau zatiko puzzle bat osatu beharko da pegatina ezberdinekin, produktu ezberdinekin beteta egongo diren 20 erosketa-karroen zozketan parte hartu ahal izateko.

Kanpainaren oinarriak jarraian adierazitakoak izango dira:

    • Kanpaina 2022ko ekainaren 6an hasi eta uztailaren 3an amaituko da.
    • Lau zatiko puzzlea pegatina ezberdinekin osatu beharko da.
    • Astero pegatina ezberdin bat egongo da.
    • Pegatina bakoitza kanpaina irauten duen astelehenetan jarriko da eskuragarri eta kanpaina amaitu arte edo izakinak agortu arte lortzeko aukera egongo da, beti ere, aurkeztutako tiketaren data pegatina horri dagokion astearekin bat datorren.
    • Pegatina bakoitza lortzeko, Iurretako establezimenduetan egindako 20€-ko erosketa tiketa aurkeztu beharko da HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5).
    • Erosketa tiket bakarra edo hainbat batu ahalko dira zenbatekora heltzeko.
    • Erosketak egiteko 20 karro zozketatuko dira, produktu ezberdinekin beteta egongo direnak.
    • Zozketan parte hartzeko, puzzlea pegatina ezberdinekin osatuta eta eskatutako datuekin HAZ bulegoan egongo den postontzian sartu beharko da uztailaren 6ra arte.
    • Zozketa 2022ko uztailaren 7an egingo da.
    • Kutxatik ateratako lehenengo 20 paperak karroen irabazleak izango dira.
    • Erreserbako 5 tiket ere aterako dira, irabazleetako bat aurkitzea lortuko ez balitz edo pertsona berak sari bat baino gehiago lortuko balu ere.
    • Irabazleei erraztutako telefono zenbakiaren bidez jakinaraziko zaie eta kanpainaren kudeatzaileen sare sozialetatik jakinaraziko dira irabazle guztien izenak.
    • Sariak batzeko epea 2022ko uztailaren 22an bukatuko da.