Erosi Iurretan eta busti herriaren alde!

Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin, herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako kanpaina berri bat jarri du martxan “EROSI IURRETAN ETA BUSTI HERRIAREN ALDE!” lelopean.

Kanpaina honetan 2023ko irailaren 15etik urriaren 15era bitartean egindako erosketak balioko dute. Izakinak amaitu arte aterkiak oparituko dira.

Iurretako merkataritzan eta ostalaritzan egindako 100 euroko gutxieneko gastua egiteagatik, aterki bat lortu ahal izango da HAZen bulegoan (Bidebarrieta, 5) erosketaren tiketa edo tiketak aurkeztuz.

Kanpainaren oinarriak hauek dira:

– 2023ko irailaren 15etik 2023ko urriaren 15era bitartean egindako erosketak balio dute.

– Iurretako establezimenduetan 100€-ko gutxieneko gastua eginez gero, aterki bat lor daiteke izakinak amaitu arte.

– Ez da beharrezkoa gastua erosketa berean edo establezimendu berean egitea.

– Erosketa tiketak eta NANa aurkeztu behar dira Iurretako HAZ bulegoan (Bidebarrieta, 5).

– Onuradunak 18 urtetik gorakoak izan daitezke.

– Aterki bakarra oparitzen da pertsona bakoitzeko.

– Beste pertsona baten oparia jaso nahi izanez gero, NANaren kopia bat aurkeztu behar da (bertaratu ezin den pertsonarena).

– Aterkiaren bila doan pertsona bakoitzak bi bakarrik har ditzake, berea eta beste pertsona batena.