Ekainaren 17, 18 eta 19an, Naiz Marketekin lankidetzan, ekitaldi bat antolatu dugu udari ongi etorria emateko. Aitzakia horrekin, herriko merkataritzak, ostalaritzak eta artisautzak bat egingo dute Durangoko kaleei jai giroa emateko.
Ekainaren 17an eta 18an, ostiralean eta larunbatean, dendek kalera aterako dituzte haien produktuak, tailerrak antolatuko dituzte, erosketekin oparitxoren bat emango dute… bakoitzak zerbait berezia egingo du ekitaldiaren parte izateko. Gainera, ostiralean, 18:00etatik aurrera suarekin eta bengalekin lagundutako zangoen kalejira egingo da Durangoko kaleetan zehar, Alluitzetik hasi eta Alde Zaharrean bukatuz.
Bestalde, Naiz Market azoka alternatiboa Andra Mari elizpera itzuliko da larunbat osoan zehar eta igande goizean. Mota guztietako postuak egongo dira bertan: sortzaile berrien arropa, osagarriak, artea, txakurrentzako osagarriak, “vintage” produktuak,… Zuzeneko musika ere ez da faltako, larunbatean 19:30etan eta igandean 11:30etan.