Durango Zaindu

Dendak Bai elkarteak eta Durangoko Udalak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu negozio txikien bonuak erosteko web plataforma bat sortu dute, Alarma Egoeraren ostean erabili ahal izateko. Modu horretara, aipatutako negozioek likidezia jaso ahal izango dute bien bitartean, bizi duten egoera zail hori leunduz.

Nola eskuratu bonoak

Bonuak www.durangozaindu.com orrialdean egongo dira eskuragarri, Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu sektoreen arabera sailkatuta.

Bonu txartela eskuratu ahal izateko, lehenengo bertan erregistratu behar da erabiltzaile bezala. Behin erregistratuta, email helbide eta pasahitzarekin hasi daiteke saioa.

Erosleak herriko merkatari, ostalari edo profesionala aurkitu ondoren, zenbat euroko bonua erosi nahi duen aukeratu beharko du. Nahi beste bonu erosi ditzake pertsona berak, bai establezimendu berari zein ezberdineei. Guztia gehituko da otzara batean. Erosketa egin ondoren, diru hau zuzenean negozioari bideratuko zaio.

Bonu txartela erositakoan, baieztapen email bat jasoko da. Bonuak trukatzerako orduan, baieztapen hori eta NAN dokumentua aurkeztu beharko dira establezimenduak berriro zabaltzen direnean. Bonua 2020ko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango da.

Bonua aukeratutako establezimenduan baino ezin izango da trukatu zenbateko beragatik edo hortik gora. Erositakoaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino baxuagoa bada, ez da dirua itzuliko. Diferentzia hurrengo erosketa baterako gordeko da, beti ere epemuga dataren barruan.

 Etorkizuna bermatzeko neurria

Ekimen honen helburu nagusia herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen etorkizuna bermatzea da, eta, horretarako, lanean hasi behar gara dagoeneko. Guztion bultzada behar dugu Durango bizirik mantentzeko, oso garrantzitsua da bai auzokideen laguntza zein merkatari eta ostalarien artekoa. Kontzientziazio lan bat da batez ere eta guztion laguntza behar dugu aurrera jarraitzeko”, adierazi dute Dendak Bai-ko eta Udaleko ordezkariek

Nola apuntatu merkatari edo ostalari bazara

Ekimen honetan Dendak Bai elkarteko bazkideek zein beste negozio guztiek eman ahalko dute izena, bai info@dendakbai.eus helbidera idatziz edo 688 738 102 telefonora WhatsApp bat bidaliz.

Guztiz dohainik da eta establezimenduarentzat ez du inolako kosturik izango.