Durango Uda Bonoa

Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearen laguntzarekin, «Durango Uda Bonoa» kanpaina berria jartzen du martxan.

Azken kanpainan bezala, bonuak 30€-ko balioa izango du, 15€-ko bitan banatuta, eta 20€-ren truke erosiko da.

2021eko ekainaren 8tik 27ra bitartean trukatu ahal izango dira kanpainara atxikitako establezimenduetan, horietatik batzuk Dendak Bai elkartekoak.

Faktura edo erosketa ticket bakoitzean gehienez 15€-ko 2 bonu batzeko aukera egongo da.

Salmenta puntuak hauek izango dira:

– Landako I kiroldegia.

– Arte eta Historia museoa.

– Turismo bulegoa (Kurutzesantu museoa).

Gehienez bi bonu emango dira NAN eta kreditu-txartel bakoitzeko (18 urtetik gora), eta bonuak erosteko bi epe egongo dira:

– Durangon erroldatutako pertsonak: ekainaren 8tik 13ra.

– Gainontzeko pertsonak: ekainaren 14tik aurrera.

Beste batzuen izenean joanez gero, pertsona bakoitzak gehienez 2 NAN aurkeztu ahal izango ditu bonoak jasotzeko.

Kanpainara atxikitako Dendak Bai elkarteko establezimenduak (posible da irudietan klik egitea horiek handitzeko):