Durango Txartelarekin munduko edozein establezimendutan ordaintzeko eta kutxazain automatikoetan dirua ateratzeko aukera ematen duen VISA kreditu txartel bat da. Gainera, atxikitutako establezimenduetan Durango Txartela erabiltzeak… beti du saria!
Abantailak
– Doanekoa eta komisiorik gabekoa da.
– Ez da beharrezkoa bankuz aldatzea. Norberak erabakitzen du txartelarekin egindako ordainketak zein kontutan kargatuko diren eta hilabete amaieran aukeratutako kontuan kargatuko dira.
– Berehalako kontsumorako kreditua eskaintzen du, 900€/hileko mugarekin.
– Urte osoan zehar atxikitako saltokietan promozio eta fidelizazio kanpainak: deskontuak, zuzeneko sariak, zozketak,…
– Atxikitako saltokietan ordainketak hiru hiletan egin daitezke, interesik gabe. Ordainketak hile gehiagotan zatitu nahiko bazenitu, ordea, baldintza egoki batzuk izango zenituzke.