Durango Txartelarekin, irabazi Durango Oparitu txartelak!

Otsailaren 1etik 28ra, Durango Txartelarekin atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketa guztiek 20€-ko 75 Durango Oparitu txartelen zozketan parte hartuko dute. 

Ordaindu Durango Txartelarekin hurrengo establezimenduetan eta irabazi!

Erosketa sariduna izanez gero, TPVtik ateratzen den ticketaren beheko partean “SARIA” mezua agertuko da.

Nafarroako Rural Kutxako bulegoan (Andra Mari, 4) jasoko da txartela martxoaren 10a baino lehen.

Kanpainaren baldintzak:

– Txartel hau Durango Oparitu sistemara atxikitako establezimenduetan trukatu ahalko da (egin click hemen ikusteko).

– Txartelaren zenbatekoa erosketa desberdinetan gastatu ahalko da agortu arte.

– Txartelaren epe-muga 2024-koa izango da.