Erosketa sariduna izanez gero, TPVtik ateratzen den ticketaren beheko partean “SARIA ostalaritza balea” mezua agertuko da.
Nafarroako Rural Kutxako bulegoan (Andra Mari, 4) jasoko da balea uztailaren 8a baino lehen.
Kanpainaren baldintzak:
– Bale hau Dendak Bai elkarteko bazkide diren ostalaritza establezimenduetan trukatu ahalko da.
– Balearen zenbateko berdineko edo hortik gorako erosketa batean trukatu beharko da.
– Balearen epe-muga 2022ko irailaren 30a izango da.