Durango Txartelarekin, ostalaritza txartelen zozketa!

Urriaren 1etik 31ra, Durango Txartelarekin atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketa guztiek 10€-ko 150 ostalaritza txartelen zozketan parte hartuko dute. 

Ordaindu Durango Txartelarekin hurrengo establezimenduetan eta irabazi!

 

Erosketa sariduna izanez gero, TPVtik ateratzen den ticketaren beheko partean “SARIA ostalaritza txartela” mezua agertuko da.

Nafarroako Rural Kutxako bulegoan (Andra Mari, 4) jasoko da balea azaroaren 15a baino lehen.

Kanpainaren baldintzak:

– Bale hau Dendak Bai elkarteko bazkide diren ostalaritza establezimenduetan trukatu ahalko da.

– Balearen zenbateko berdineko edo hortik gorako erosketa batean trukatu beharko da.

– Balearen epe-muga 2021eko abenduaren 31a izango da.