Durango Txartelarekin, 50€-ko deskontu txartelen zozketa!

Irailaren 1etik 30era, Durango Txartelarekin atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketa guztiek 50€-ko 40 deskontu txartelen zozketan parte hartuko dute. 

Ordaindu Durango Txartelarekin hurrengo establezimenduetan eta irabazi!

Erosketa sariduna izanez gero, TPVtik ateratzen den ticketaren beheko partean “SARIA 50€-ko deskontu txartela” mezua agertuko da.

Nafarroako Rural Kutxako bulegoan (Andra Mari, 4) jasoko da balea urriaren 15a baino lehen.

Kanpainaren baldintzak:

– Bale hau txartelera atxikitako establezimenduetan trukatu ahalko da.

– Balearen zenbateko berdineko edo hortik gorako erosketa batean trukatu beharko da.

– Balearen epe-muga 2021eko urriaren 31a izango da.