Durango Txartelarekin, 2.500€ saritan!

Urria osoan zehar, 1etik 31ra, Durango Txartelarekin atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketa guztiek zozketa batean parte hartuko dute.

Bi motatako sariak egongo dira:

  • Hurrengo erosketetarako 50€-ko deskontu baleak.

Nafarroako Rural Kutxako bulegoan (Andra Mari, 4 – Durango) jasoko da balea.

Bale hau zenbateko berdineko edo hortik gorako erosketa berri batean erabili ahal izango da atxikitako establezimenduetan 2020ko azaroaren 30era arte.

  • Egindako erosketa berean 10€-ko deskontu zuzena.

Zenbatekoa zuzenean jasoko da txartelean.

Kasu bietan, erosketa hori sariduna izanez gero, TPVtik ateratzen den ticketaren beheko partean “SARIA” mezua agertuko da.

Ordaindu Durango Txartelarekin hurrengo establezimenduetan eta irabazi!