Durango Txartelarekin, irabazi Gabonetako otzarak!

Abenduaren 1etik 31ra, hile osoan zehar, Durango Txartelarekin atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketa guztien artean Gabonetako otzarak eta 10€-ko deskontu zuzenak zozketatuko dira.

Bi motatako sariak egongo dira:

  • Gabonetako otzarak.

Gabonetako 25 otzara zozketatuko dira, Euskotzarak dendan (Ermodo, 3) jaso beharko direnak.

  • 10€-ko deskontu zuzenak.

Bezeroak zenbatekoa zuzenean jasoko du txartelean eta hilabetearen laburpenean ikusi ahal izango da.

Kasu bietan, erosketa sariduna izanez gero, ticketaren beheko partean “SARIA” mezua agertuko da.

Ordaindu Durango Txartelarekin hurrengo establezimenduetan eta irabazi!