Durango Oparitu

“Herriko merkataritza oparitu, Durango Oparitu” lelopean, opari txartel digitala estreinatzen dugu Durangaldeko 150 merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimendu baino gehiagotan erosi ahal izateko.

durangooparitu.eus web orrialdea martxan dago salgai dauden hiru opari txarteletako edozein erosi eta oparitu nahi duenarentzat: 20, 50 eta 100€-koak. Erosi ondoren, mugikorrera deskargatzen dira eta sistemari atxikitako establezimenduetan ordaintzeko aukera ematen dute, dagokion zenbatekoa agortu arte.

Opari ezin hobea, erosoa eta erabiltzeko erraza da:

1. Txartela web orrialdean erosten duzu eta PDF bat jasotzen duzu kode batekin.

2. Oparia egin nahi diozun pertsonari PDFa bidaltzen diozu kodearekin.

3. Oparia jasotzen duen pertsonak PDFa jasotzen duenean, bere txartela lor dezake kode hori webguneko balidazio atalean sartuz.

Txartel hauek abantailak baino ez dizkiete eskaintzen inplikatutako hiru aldeei:

1) Txartela oparitzen duen pertsona:

Opari ezin hobea da zer oparitu ez dakigun kasuetarako edo eskudiruzko oparien alternatiba gisa, hotzagoak baitira.

2) Txartela jasotzen duen pertsona:

Bere gustuko oparia da, txartelak mota guztietako establezimenduetan erabil baitaitezke: tabernetan, loradendetan, modan, ile-apaindegietan, liburu-dendetan, bidaietan, jatetxeetan… eta erosketa batean baino gehiagotan saldoa agortu arte.

3) Sistemara atxikitako establezimenduak:

Txartel hauekin ordaintzen duten pertsonek mugikorrarekin ordainduko dute, beste edozein txartel balitz bezala, eta establezimenduek momentuan bertan jasoko dute erosketaren zenbatekoa.

Durango Oparitu digitalizazioaren bidean aurrera egiten jarraitzeko eta, batez ere, merkatuaren eskaeretara egokitzeko sistema berri bat da.

Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetzarekin ezarri da.