Durango Gabon Bonoa

Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearen laguntzarekin, «Durango Gabon Bonoa» kanpaina berria jartzen du martxan.

Oraingo honetan, bonuak 30€-ko balioa izango du, 15€-ko bitan banatuta, eta 20€-ren truke erosiko da.

2020ko abenduaren 15etik 2021eko urtarrilaren 5era bitartean trukatu ahal izango dira kanpainara atxikitako establezimenduetan, horietatik batzuk Dendak Bai elkartekoak.

Nobedade bezala, faktura edo erosketa ticket bakoitzean gehienez 15€-ko 2 bonu batzeko aukera egongo da.

Salmenta puntuak hauek izango dira:

– Landako I kiroldegia.

– Arte eta Historia museoa.

– Turismo bulegoa (Kurutzesantu museoa).

Gehienez bi bonu emango dira NAN eta kreditu-txartel bakoitzeko (18 urtetik gora), eta bonuak erosteko bi epe egongo dira:

– Durangon erroldatutako pertsonak: abenduaren 15etik 20ra.

– Gainontzeko pertsonak: abenduaren 21etik aurrera.

Beste batzuen izenean joanez gero, pertsona bakoitzak gehienez 2 NAN aurkeztu ahal izango ditu bonoak jasotzeko.

Kanpainara atxikitako Dendak Bai elkarteko establezimenduak (posible da irudietan klik egitea horiek handitzeko):