Dendak Bai elkarteak irailaren 29an, 20:30etan, Durango Fashion Gaua desfilearen seigarren edizioa ospatuko du. Berritasun nagusia kokapen aldaketa da: aurten Plateruena Kultur Aterpearen kanpoaldean ospatuko da.
Parte hartzen duten 17 saltokiek, guztiak Durangokoak, udazken-negu denboraldirako proposamenak aurkeztuko dituzte: adin eta estilo guztietako arropa, oinetakoak eta osagarriak. Denda bakoitzak pase bat izango du, helduentzako modak bost look erakutsiko ditu eta haurrentzako modak sei lookekin egingo du.
Desfilean parte hartuko duten pertsona guztiak, bai nagusiak zein umeak, Durango eta Durangaldeko auzokideak izango dira, ekitaldia aurkeztuko duten pertsonak bezala. Ezaguna eta ohikoa den Yolanda Alzolarekin Zigor Iturrieta egongo da.
Desfilean zehar, L’Atelier dantza eta antzerki eskolak bi dantza erakustaldi eskainiko ditu, bat klasikoa eta bestea modernoagoa.
Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesarekin ospatuko da ekitaldia.
Gainera, elkarteak 100 euroko 5 Durango Oparitu opari-txartel zozkatuko ditu irailean Durangoko edozein establezimendutan erosketak egiten dituzten guztien artean. Parte hartzeko, web formulario batera eramango duen karteletako QR kodea eskaneatu eta irailaren 1etik 30era arteko erosketa-tiketa baten argazkia erantsi beharko da.
Oinarriak:
– Sariak 100€-ko 5 Durango Oparitu opari-txartel izango dira, eta banan-banan zozketatuko dira.
– Hurrengo loturaren bitartez parte hartuko da: https://dendakbai.eus/sorteos/
– 2023ko iraila osoan zehar parte hartu ahal izango da.
– Tiket bakoitzeko partaidetza bakarra izango da baliozkoa.
– 16 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte.
– Zozketa 2023ko urriaren 2an, astelehena, egingo da.
– Irabazleekin telefonoz jarriko gara harremanetan.
– Dendak Bai bulegoan jasoko dira sariak (Askatasun Etorbidea, 2 – Durango).