Durango Fashion Gauaren seigarren edizioa dela eta (irailaren 29an), modeloak aukeratzeko casting bat antolatu da.
Ekimena, 18 urtetik gorako pertsona mota guztiei dago zuzenduta; gizonak, emakumeak… neurri guztietakoak.
Umeen dendek beraien modeloak aukeratuko dituzte, beraz, hauek ez dira casting-era aurkeztu behar.
Casting-a irailaren 7an, ostegunean, 17:00etatik 19:00retara izango da Plateruena Kultur Aterpean, Durangoko Landako Etorbidea 4 kalean.
Animatu eta parte hartu Durangoko merkataritzaren gaurik fashionenean!