Durango Fashion Casting 2021

Durango Fashion Gauaren bosgarren edizioa dela eta, modeloak aukeratzeko casting bat antolatu da.
Ekimena, 18 urtetik gorako pertsona mota guztiei dago zuzenduta; gizonak, emakumeak… neurri guztietakoak.
Umeen dendek beraien modeloak aukeratuko dituzte, beraz, hauek ez dira casting-era aurkeztu behar.
Casting-a irailaren 6an, hurrengo astelehenean, 17:00etatik 20:00etara izango da, Udal Euskaltegiko Berbagune gelan, Durangoko Saibigain 10 kalean.

Animatu eta parte hartu Durangoko merkataritzaren gaurik fashionenean!