Durango Bonua

Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearen laguntzarekin, «Durango Bonua» kanpaina berria du martxan.

Bonuak 15€-ko balioa izango du eta 10€-ren truke erosiko da.

2022ko maiatzaren 4tik 31ra bitartean trukatu ahal izango dira kanpainara atxikitako establezimenduetan.

Faktura edo erosketa ticket bakoitzean gehienez 15€-ko 2 bonu batzeko aukera egongo da.

Aurrekoan bezala, bonuak formatu digitala izango dute eta erosketa “bonoa.durango.eusweb orrialdearen bitartez edo Turismo bulegoan eta HAZean kokatuta dauden terminaletan egingo da.

3 erosketa epe egongo dira:

65 urtetik gorakoentzat: maiatzaren 2 eta 3an presentzialki erosteko aukera Turismo Bulegoan, Arte eta Historia Museoan, Udal liburutegian edo Nagusien Egoitzan.

Durangon erroldatutako pertsonak: maiatzaren 4tik aurrera.

Gainontzeko pertsonak: maiatzaren 9tik aurrera.

Gehienez 15€-ko lau bonu emango dira NAN eta kreditu-txartel bakoitzeko (18 urtetik gora).

Kanpainara atxikitako Dendak Bai elkarteko establezimenduak (posible da irudietan klik egitea horiek handitzeko):