Durango Bonua

Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearen laguntzarekin, «Durango Bonua» kanpaina  berri bat jarri du martxan.

Bonuak 15€-ko balioa izango du eta 10€-ren truke erosiko da.

2023ko apirilaren 19tik ekainaren 11ra bitartean trukatu ahal izango dira kanpainara atxikitako establezimendu komertzial, ostalari eta zerbitzuetakoetan.

Faktura edo erosketa ticket bakoitzean gehienez 15€-ko 2 bonu batzeko aukera egongo da.

Bonuak formatu digitala izango dute eta erosketa “bonoa.durango.eusweb orrialdearen bitartez edo Turismo bulegoan eta HAZean kokatuta dauden terminaletan egingo da.

Gehienez 15€-ko sei bonu emango dira NAN eta kreditu-txartel bakoitzeko (18 urtetik gora).

Kanpainara atxikitako Dendak Bai elkarteko establezimenduak (posible da irudietan klik egitea horiek handitzeko):