Durango Bonoa «Eskolara buelta»

Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearen laguntzarekin, bigarren Durango Bonoa kanpaina  jarri du martxan «Eskolara buelta» lelopean.

Bonuak 20 euroko balioa izango du eta bezeroek 10 euroren truke erosiko dute. 2020ko irailaren 7tik urriaren 11ra bitartean trukatu ahal izango dira.

Gehienez bi bonu emango dira NAN eta kreditu-txartel bakoitzeko (18 urtetik gora), eta bonuak erosteko bi epe egongo dira:

– Durangon erroldatutako pertsonak: irailaren 7tik 20ra.

– Gainerako pertsonak: irailaren 21a.

Bonuak toki hauetan egongo dira salgai:

Turismo bulegoan (Kurutzesantu).

– Arte eta Historia Museoan.

– Landako I Polikiroldegian.

Kanpainara atxikitako Dendak Bai elkarteko establezimenduak (egin klik irudietan horiek handitzeko):