Durango Bonoa

Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearen laguntzarekin, bonu kanpaina berri bat jarri du martxan: DURANGO BONOA.

Bonuak 20 euroko balioa izango du eta bezeroek 10 euroren truke erosiko dute. 2020ko ekainaren 1etik 28ra bitartean trukatu ahal izango dira.

Gehienez bi bonu emango dira NAN eta kreditu-txartel bakoitzeko (18 urtetik gora), eta bonuak erosteko bi epe egongo dira:

– Durangon erroldatutako pertsonak: ekainaren 1etik 14ra.

– Gainerako pertsonak, ekainaren 15etik aurrera.

Bonuak toki hauetan egongo dira salgai:

Turismo bulegoan (Kurutzesantu):

10:00 – 14:30 eta 16:00 – 18:30, astelehenetik ostiralera.

– Pinondo etxea:

 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera.

– Landako I Polikiroldegia:

08:00 – 16:00, astelehenetik ostiralera.

09:00 – 14:00, larunbatetan.

Kanpainara atxikitako establezimenduak (egin klik irudietan horiek handitzeko):