Durangaldeko
Merkataritza eta Ostalaritza Elkartea

Ezagutu gaitzazu

35 urte baino gehiago pasa dira Dendak Bai sortu zenetik. Urte guzti hauetan izen ezberdinak izan arren, helburua beti izan da berdina: herriko merkataritza sendotzea.

Gaur egun 190 saltoki (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) baino gehiago gara eta egunez egun etorkizun oparo bat eskaintzeko lan egiten dugu, baita Durango bultzatzeko eta bizirik mantentzeko ere.

Aholkularitza eskaintzen dugu, lan-poltsa daukagu, etxez etxeko banaketa egiten dugu, ekitaldiak eta kanpainak antolatzen ditugu, formakuntza ematen dugu,… Laburbilduz, sektoreak bezeroari balio erantsi bat eskaintzeko moduko tresna lehiakorrak sortzeko lan egiten dugu.

1984

DURANGO-YURRETAKO MERKATARI ELKARTEA

1984tik sektorearen ongizaterako lanean dihardun ibilibide luzeko elkartea da.

...

+ DENDAK

2013

DENDAK BAI

Izen eta irudi korporatiboaren aldaketa. Beti moldatzen!

 



Zuzendaritza-batzordea

Zuzendaritza batzordea bazkideak diren saltokiek osatzen dute eta hilero gai ezberdinei (ekitaldiak, kanpainak,…) buruz erabakiak hartzeko, ideia berriak emateko, kezkak elkarbanatzeko eta hauek ondoren instituzio publikoei jakinarazi ahal izateko, besteak beste, biltzen dira.

 

Bazkide den edozein saltokik batzordean parte har dezake.

 

Elkarte-burua: 

Alexander Palacios de (Foto Arentza)  

Ekarte-buru ordea: 

Amaia Munitxa (Amaia)

Idazkaria: 

Imanol Revuelta (IRT Marketing)

Diruzaina: 

Guillermo Oarbeaskoa (Royuela Apainketak)

 

Merkataritza bokalak: 

  • Agurne Azkarate (Oliver)
  • Asunción López (Urrike Liburudenda)
  • María Eugenia Sanchotena (Sancho Tena)
  • Paule Sánchez Arieta-Araunabeña (Tabiraberezi)
  • Raquel Lasa (Tyl Spaces)