Edozein kontsulta edo erreklamazio argitzeko, diru-laguntzen tramitazioa, aholkularitza juridikoa, beherapen eta likidazioen tramitazioa,…
Sektoreari buruzko informazioa zirkular eta buletin bidez bidaltzen dugu: berriak, diru-laguntza deialdiak, arau aldaketak,…
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreen eskubideen ordezkari gisa jardutea erakunde publikoen (Durangoko Udala, Eusko Jaurlaritza,...) aurrean.
Bezeroak fidelizatzeko eta aldi berean bezero berriak erakartzeko Durango Txartelaren dinamizazioa.
Estrategikoak ez diren produktuen erosketa taldeak sortzen ditugu, prezio lehiakorrak lortuz eta zerbitzu kostuak murriztuz.
Etxez etxeko banaketa zerbitzua daukagu bezeroei erosketak errazteko.
Lan-poltsa bat daukagueta lan-eskaintzak tramitatzen ditugu Lanbide bidez.
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei zuzendutako formakuntza ikastaroak antolatzen ditugu.
Gainera, elikagaien manipulatzaile karneta lortzeko kurtsoak ere eskaintzen ditugu, bazkide diren saltokiei %50eko deskontua aplikatuz.
Animazio eta dinamizazio ekintza ezberdinak antolatzen ditugu kontsumoa bultzatzeko eta jendea erakartzeko. Adibidez, Aukera Azoka, Durango Fashion Gaua, "guk, Durango" kontzientziazio kanpaina, gabonetako ekintzak, bono kanpainak, kide diren saltokietan trukatzeko deskontu txartelen banaketa,…
Herriko ekintza kultural eta kirol ekintzak babesten ditugu, eta harremanetan gaude beste merkatari elkarte batzuekin.
Bazkide izanez gero, aurretik azaldutako abantila guztiei etekina atera ahalko diezu. Eta garrantzitsuena: norabide berean lan egiten duen eta saltoki txikien salmenta sustatzeko helburua duen talde honetara batuko zara.
Bazkide izateko, hurrengo formularioa bete beharko duzu edo nahiago baduzu, hurrengo helbide elektronikoan gurekin harremanetan jar zaitezke: info@dendakbai.eus