Dendak Bai Fest ekitaldian egingo den zozketan hurrengo negozioak hartuko dute parte:
1. Alimentación Rakel: 25€-ko balioa duen produktu-otzara.
2. Arripu: afaria (tortilla bat + ardo botila bat + piperrak + ogia).
3. Baskervan: camper baten asteburu bat.
4. Dossis Design: diseinu propioko belarritakoak.
5. Foto Arentza: instax mini11 kamera.
6. Katie’s English School: speaking-a egiteko 4 sesioko bonua.
7. Katie’s English School: 23/24 ikasturterako matrikula + materiala dohainik (umeak eta helduak).
8. Katie’s English School: uda honetan astebete Katie’s English Camp-en (umeak).
9. Olabe: arkume 1 + odolki txorta 1.
10. DENDAK BAI: 100€-ko 5 Durango Oparitu txartel.
Zozketaren oinarriak hurrengoak dira:
– 2023ko martxoaren 3, 4 eta 5ean parte hartu ahal izango da Dendak Bai Fest-etik.
– Email bakoitzeko partaidetza bakarra izango da baliozkoa.
– Edozein adinetako pertsonek har dezakete parte.
– Behin ekitaldia igarota, zozketa 2023ko martxoaren 6an egingo da.
– 10 sari egongo dira, eta banan-banan zozketatuko dira, “Sariak” atalean ezarritako ordenan.
– Irabazleekin telefonoz jarriko gara harremanetan.
– Dendak Bai bulegoan jasoko dira sariak (Askatasun Etorbidea, 2 – Durango).