Bizkaia Bono Denda

Bizkaia Bono Denda Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bonu batzuk dira, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko asmoz. Kontsumitzaileei gutxienez 15 euroko deskontua eskaintzen zaie egiten dituzten erosketetan. Horrenbestez, horrelako bonu bat eskuratzen duenak 15 euro ordainduko ditu eta, trukean, 30 euroko gastua egin ahal izango du kanpainara atxikitako establezimenduetako batean.

18 urtetik gorako pertsona bakoitzak 4 bonu eskuratu ahal izango ditu eta erosketa bakoitzean gehienez 4 bonu erabili ahalko dira.

 

Oraingo honetan, bonuak 4 zonaldeetan banatuta daude, beraz, erosterako orduan, kontuan izan beharko da non erabili nahi diren: 

 1. Bilbo.

 2. Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri.

 3. Eskuinaldea, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeo.

 4. Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Markina-Ondarroa.

 

Bonuak leku hauetan erosi ahalko dira:

  – Web orrialdean www.bizkaiabonodenda.eus.

  – Kutxabanken sarrerak erosi eta jasotzeko terminaletan. 

 

Zuen bonuak Durangoko zein establezimendutan erabili ahal dituzuen ikusteko, udalerriaren arabera filtratu beharko duzue lotura honetan sartu ondoren: