Bizkaia Bono Denda

Bizkaia Bono Denda Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bonu batzuk dira, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko asmoz. Kontsumitzaileei 15 euroko deskontua eskaintzen zaie 30 euroko gutxienezko erosketetan. Horrenbestez, horrelako bonu bat eskuratzen duenak 15 euro ordainduko ditu eta, trukean, 30 euroko gastua egin ahal izango du kanpainara atxikitako establezimenduetako batean.

18 urtetik gorako pertsona bakoitzak 4 bonu erabili ahal izango ditu eta erosketa edo ticket bakoitzean gehienez 2 bonu erabili ahalko dira.

Bonuak trukatzeko epea urriaren 15ean hasten da eta abenduaren 15ean amaitzen da. Establezimendu bakoitzak bonu kopuru maximo bat izango du eta mugara heltzerakoan, ezin izango dute deskontua aplikatu. Hau da, establezimendu horretarako kanpaina amaitutzat emango da. 

Bonuak Durangoko zein establezimendutan erabili ahal diren ikusteko, udalerriaren arabera filtratu beharko da lotura honetan sartzerakoan: