Bertako gehiago, kalte ekologiko gutxiago

Durangoko Udalaren laguntzarekin, «guk, Durango» sentsibilizazio kanpaina berria jartzen dugu martxan.

Oraingo honetan, “Bertako gehiago, kalte ekologiko gutxiago” lelopean, herrian erosteak duen eragin positiboa azpimarratu eta ingurumena zaintzeko bezalako ohitura berriak hartzera animatu nahi zaituztegu, adibidez: erosketak egiterako orduan telazko poltsak eta ontziak eraman, ontziratu gabeko produktuak erosi posible izanez gero eta plastikozko edo beirazko tuper-ak eraman harategira edo arrandegira.

Kanpainara atxikitako establezimenduetan 30€ gastatuta (ez da beharrezkoa guztia erosketa eta establezimendu berean izatea), telazko poltsa bat, sarezko bi eta tuper batek osatutako erosketa sorta bat lortu ditzakezue. Entrega-puntu hauetan jaso ahal izango duzue, erosketa tiketak eta NAN dokumentua aurkeztuta:

     – Madalena plaza: irailaren 10ean eta 24an 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

     – Ezkurdi plaza: irailaren 17an eta urriaren 1ean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

2020ko irailaren 1etik urriaren 1era bitartean egindako erosketak baino ez dira onartuko edo izakinak amaitu arte. Gehienez 500 sorta banatuko dira egun bakoitzeko.

 

Kanpainara atxikitako establezimenduak (handitzeko egin klik irudietan):

 

Durangoko establezimendu guztiak daude kanpaina honetan parte hartzera gonbidatuta. Horretarako, Dendak Bai elkartearekin jarri beharko dira harremanetan.

Ingurumenaren ikuspegitik, kanpainaren helburua bikoitza da. Batetik, herriko merkataritzan egiten diren erosketak bultzatzea, eta bestetik, ontzi berrerabilgarriekin erostera sentsibilizatzea eta animatzea, erabilera bakarreko plastikoaren erabilera murrizteko erosketak egiterako orduan.

Kanpaina honek Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa ere badu.

 

Oinarriak:

– Erosketa sorta bakoitza telazko poltsa bat, sarezko bi eta tuper batek osatzen dute.

– Erosketa sortak kanpainari atxikitako establezimenduetako eta 30€ edo gehiagoko erosketekin emango dira. Tiketak edo fakturak pilatu ahalko dira epearen barruan.

– Ez da beharrezkoa gastua erosketa edo establezimendu berean izatea.

– 2020ko irailaren 1etik urriaren 1era arte egindako erosketak baino ez dira onartuko edo izakinak amaitu arte.

– 500 sorta emango dira egun bakoitzeko (hau da, egun bakoitzeko izakinak bukatu arte).

– Sorta bakarra emango da NAN eta tiket bakoitzeko.

– Sorta beste pertsona baten izenen jaso nahi izanez gero, etorri ezin den pertsonaren NANaren kopia bat aurkeztu beharko da.