Ordutegiari dagokionez, ostiral eta larunbatean azoka 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandean, berriz, goizeko ordutegia izango du, 11:00etatik 15:00etara.
Aurtengo edizioan, normaltasunetik gertuago egongo dena, Durangoko eta Iurretako 20 establezimenduk okupatuko dituzte standak, hiru bloketan banatuta.
Merkataritza-gunean, 14 establezimenduk (haurrentzako eta helduentzako moda, kirolerako arropa, oinetakoak eta optika, besteak beste) azken denboraldietako produktuak prezio merkeetan eskainiko dituzte.
2021eko etenaldiaren ondoren, aurten gune gastronomikoa itzuliko da. Bertan, Baquek prestatutako kafe beroaz, Gozaturen gozokiez eta Saltsanen pintxo eta ardoez disfrutatu ahal izango da.
Larunbatean, ikusle mota guztientzako animazio-jarduerak ere ez dira faltako:
11:00etan, Gozatuk umeentzako gozogintza tailerra eskainiko du.
12:30etan, ipuin kontalari ikuskizuna egongo da ingelesez, Kids&Us taldearen eskutik.
Arratsaldean, 19:30etan, Saltsanek dastaketa eta uztartzea sakearekin eskainiko du. Hori bai, dastaketarako aldez aurreko erreserba egin beharko da 688 773 205 zenbakian osteguna baino lehen.
Ek Ramirez DJak musikaz alaituko du arratsaldea, 18:00etatik itxi arte.
Txikienek ere jolasteko eta ondo pasatzeko gune propioa izango dute, Txiki Parkera zuzenean sartzeko aukera egongo da.